Umeak zientziara eta DNA-ra hurbiltzen: environmental DNA (eDNA) eta Euskal kostaldeko iktiofauna-aniztasunaren ebaluazioa

[EUS] Maiz, arrainak harrapatuz egiten da arrain-dibertsitatearen identifikazioa ur-masetan. Orokorrean, harrapaketa horiek sare, tranpa edo arrantza-elektrikoa bezalako metodologien bitartez egiten dira. Haatik, ingurumen-DNA (ingelesez environmental DNA, eta aurrerantzean eDNA) hurbilketa oparotsu...

Full description

Bibliographic Details
Main Author: Pérez Cebrecos, Maitane
Other Authors: Cancio Uriarte, Ibon, F. CIENCIA Y TECNOLOGIA, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA F., Grado en Biología;;Biologiako Gradua
Format: Bachelor Thesis
Language:Basque
Spanish
Published: 2018
Subjects:
Eta
Ura
ren
Online Access:http://hdl.handle.net/10810/30546
Description
Summary:[EUS] Maiz, arrainak harrapatuz egiten da arrain-dibertsitatearen identifikazioa ur-masetan. Orokorrean, harrapaketa horiek sare, tranpa edo arrantza-elektrikoa bezalako metodologien bitartez egiten dira. Haatik, ingurumen-DNA (ingelesez environmental DNA, eta aurrerantzean eDNA) hurbilketa oparotsua suertatu da ur-ekosistematan animalia-dibertsitatea ikertzeko, galzorian dauden espezieak edota espezie inbaditzaileak barne. Gainera, eDNA analisiek ur-bolumen gutxi-asko txikiak biltzea eskatzen dute; era berean, azken honek ahalbidetzen du trebatu gabeko jendeak burutu ahal izatea laginketak. Esperientzia gabeko jende horren adibidea eskolako ikasleak izan daitezke, analizatu nahi deneko ur-baliagaitik hurbil bizi daitezkeenak. Ikerlan honetan, Urumea ibaia hautatu zen zortzi arrain-espezieen presentzia aztertzeko. Ikuskatutako espezieen artean bertako arrainak eta barneratutakoak sailkatzen dira, jarraian zerrendatzen direnak: korrokoia (Chelon labrosus), lanproia (Petromyzon marinus), perka amerikarra (Micropterus salmoides), amuarrain arrunta (Salmo trutta), aingira (Anguilla anguilla), ezkailua (Phoxinus phoxinus), zamo arrunta (Cyprinus carpio) eta zamo txikia (Carassius auratus). Ur-laginak (1L) Astigarragako eskola-ikasleek (11 urte) jaso zituzten bai ibai bide nagusian bai bi ibaiadarretan. Laborategian, ura iragazi egin zen (3 eta 0,45μm-tako iragazkiak baliatuta), eta DNA TriZol erabilita erauzi zen filtro horietatik. eDNA edukia analizatu zen erabilita bai mitokondrioko b zitokromoa-ren genearentzako espezie-espezifikoak ziren hasleak bai denbora-errealeko PCR-a (qPCR). qPCR-tik ateratako emaitzak sekuentziazio bidez baieztatu ziren. DNA-ren barra-kodearen meta-analisiaren bitartez, honako espezieen presentzia detektatu zen: korrokoia, aingira, amuarraina, zamo arrunta eta zamo txikia. Espezie horiek hauteman ziren behintzat lagindutako lau estazioetatik batean eta bi filtroetatik ateratako laginetatik, hots 3- eta 0,45μm-tako poro-tamainako filtroetatik. Ikerketa hau da Euskal ibaietan egindako ...