Groenlandiako uraren eta energiaren balantzeak ERA-Interim erreanalisiaren bidez.

[EUS] Oinarrizko bibliografian izotz-geruzen gainean eguratsak sortutako hainbat hazkunde eta txikitze prozesuak deskribatzen dira, besteak beste: bero sor fluxuak (lurrunketa edo sublimazioa), prezipitazioa (euria edota elurra), eguzkiko uhin-luzera laburreko (argi-ikusgai) edo uhin-luzera luzeko (...

Full description

Bibliographic Details
Main Author: Hernández Bravo, Joseba
Other Authors: Sáenz Aguirre, Jon, F. CIENCIA Y TECNOLOGIA, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA F.
Format: Bachelor Thesis
Language:Basque
Spanish
Published: 2020
Subjects:
Eta
Online Access:http://hdl.handle.net/10810/49076
Description
Summary:[EUS] Oinarrizko bibliografian izotz-geruzen gainean eguratsak sortutako hainbat hazkunde eta txikitze prozesuak deskribatzen dira, besteak beste: bero sor fluxuak (lurrunketa edo sublimazioa), prezipitazioa (euria edota elurra), eguzkiko uhin-luzera laburreko (argi-ikusgai) edo uhin-luzera luzeko (infragorria) energiaren erradiazio fluxuak, hodeitza (uhin-luzera luzeko gainazalak igorritako erradiazioaren kontrolatzailea) edo itsasoko eragina kostaldean, besteak beste. Lan honetan eguratseko eragin zuzenak direnak aztertu ditugu Groenlandiako gainazalean. Horretarako, ERA-Interim Europar ECMWF zentroko datuak erabili ditugu. Datuen sarearen erresoluzio horizontala 80km x 80 km-koa da eta 1979-2018 urte tartean daude eskuragarri. Hortaz, denbora periodo horretako datuak erabiliz 1980-2018 urte periodan zeharreko gainazaleko masa eta energia fluxu netoak kalkulatu ditugu lan honetan. Alde batetik, ur masa galeraren ekarpen handiena urtzea izan dela ondorioztatu dugu. Izan ere, fenomeno honek izandako joera urtez urte handitu da, eta, periodo osoaren lehenengo hamarkadan batezbesteko 482 [Gt/urte]-ko balioa izatetik batezbesteko 583 [Gt/urte] izatera pasatu da azkenen hamarkadetan. Bestaldetik, prezipitazioaren ondorioz izandako ur ekarpen handiek, urtzeagatik izandako masa galerei aurre egin diete. Ondorioz, lurralde osoko gainazaleko masaren irabaziak galerak baino handiagoak izan dira. Hala eta guztiz ere, joera ezegonkorra izan duen gertakari bakarra urtzea izan da eta ondorioz, masa totalaren joera beherakorra dela ikusi dugu. [ES] En la bibliografía básica se describen diversos procesos de crecimiento y disminución de la atmósfera sobre las capas de hielo, tales como los flujos de calor latente (evaporación o sublimación), la precipitación (lluvia o nieve), los flujos de radiación de energía de longitud de onda corta (luz visible) o de longitud de onda larga (infrarrojo), la nubosidad (controlador de la radiación emitida por la superficie de longitud de onda larga), o el efecto En este trabajo hemos ...