Summary: | Laburpena: Ozeano Artikoa bankisa mehe batez estalita dago. Bankisa klima polarra taxutzen duen faktore garrantzitsuetako bat da, eta eragina izan dezake klima-sistema globalean ere. Garrantzi hori dela eta, beharrezkoa da Artikoko bankisa horren egoerari begiratzea eta hura ulertzea eta aurreikustea. Behaketek argi eta garbi erakutsi dute izotzaren hedadura eta lodiera murrizten ari direla eta izotz iraunkorra zena aldikako izotz ari dela bilakatzen. Inolako zalantza-izpirik gabe, Artikoko bankisa gainbehera nabarian dago. Bankisaren gainbehera hori ulertzeko, aldaketa horien kausa izan litezkeen prozesu termodinamiko eta dinamiko giltzarriak aztertu behar dira. Prozesuon artean daude, besteak beste, faktore fisikoak (adibidez, epeltzeko joerak), atmosferako eta ozeanoko zirkulazioan gertatutako aldaketak, ozeanoaren gainazalera iristen den eguzki-erradiazio handiagoa eta horri lotutako izotz-albedoaren berrelikadura. Gaur egungo ereduek aurreikusten dute mende hau amaitu baino lehen Ozeano Artikoa izotzik gabe geratuko dela udako urtze-garaiaren bukaeran. Behaketek, baina, erakusten dute bankisaren beherakada ez dela ereduek iragarritako abiaduran gertatzen ari, azkarrago baizik, eta agerian uzten dute ereduak hobetzeko premia. Artikoko bankisaren gainbeherak ondorio garrantzitsuak ditu Artikoko eta Lurreko klima-sistemetan, eta, gainera, gero eta erronka handiagoak ezartzen ditu alor sozioekonomikoan, politikoan eta ekologikoan The Arctic Ocean is covered by a thin layer of sea ice. Sea ice plays an important role in determining Arctic climate, and it can also have an influence in the global climate system. This importance creates a need to observe, understand, and predict the state of the Arctic sea-ice cover. Observations unambiguously show that the ice extent is decreasing, the ice thickness is thinning, and that there is a shift from perennial ice to seasonal ice. It is beyond doubt that Arctic sea ice is in marked decline. Understanding the observed decline in sea ice involves examining the key ...
|